XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakit nork esan zuan.

Asten omen da bat garraxika, ta bere garraxiak bakarrik entzunaz amaitzen duela olakoak.

Aldamenekoak anka! edo orrelakoren bat egingo diote-ta.

Garraxiak, segurasko, Babeleko Torrearen egileengan du sorburua.

Ordurarte elkarrizketa zen munduan nagusi, baiña an asi ziran ez-ulertzeak, garraxiak.

Ta konpondu-eziñak, beraz.

Arrezkero, zenbat biderrez sentitu bear izan ote dute gizonak garraxiak dirala-ta, =vAi=le Inclan-ek dion Vergûenza zoològica-ura?.

Ta sentitu ez badute, eurentzat okerrago.

Orain, garraxiaren beste alderdia, bestea.

Klase ontakoak dira injustiziak eta zanpaketak sorrarazten dituzten garraxiak.

Espirituaren agerpenak balio izugarria dutela ba-dakigu.

Ta agerpen orietako bat, garraxia.

Defenditzen asi ezkero, gaiñera, ba-dugu zeri eldu.

Ara, esate baterako; ez al genezake esan garraxi auek elkarrizketa forma bat direla?.

Geienetan, elkarrizketarako bide normaleri trabak jartzen dizkiogunean, orduan sortzen dira garraxiak.

Zeozer aditzera emateko jaio oi dira noski, ta elkarrizketaren ordezko bezala olako kasuetan.

Ordezko txinoak benetan, baiña ordezkoak.

Besteetan barik olako garraxietan galduko bagenu boza, ez legoke ain txarto, ez.

Lotsa ematen badigute, ostera, jakin, seiñale txarra.

Agintariek bi portaera artzen dituzte, geienetan, garraxien aurrean, biak txarrak.

Polizi bitartez ixillarazi, edota, leenbiziko erosleari saldu ixildu ezin ditzazketenean.

Guk, katolikuok, erosten jakin bageneki, salbatuta egongo giñake.

Garraxi oriek subastan baidaude.

Saltzeko.

Erosle bat eskatzen diguten zanpatuen garraxiak dira.

Justizi gose ta egarri dira oiek.

Ez dute sasipakerik nai (...).

Garraxi orien balioa ontzat ematen ikas genezala, komenientea litzaiguke, nik uste.

Beste batzuk badakite.

Komunistak.

Tratulari obak diralako-edo, zergatik edo argatik, beintzat orrek erosi egiten dituzte, gero, bearbada, iñoiz ez pagatzeko baiña.

Gu, bitartean, lau-bost atsozarrekin eleizan.

Eta pozarren, antza.

Lotan gu.

Ez gerala oraindiño errealidadera jausi ematen du, ainbeste zanpatuen galera ain garbi ikusita, bertanbera uzten baiditugu.

Alere, ba-ditugu guk ere geure taktikak gero!.

Zer uste dute, ba?.

Ara bat: arik eta beste batzuk gauzak egin artean batere ez mogittu, gero txarto egiñak arreglatzeari ekiteko.

Aitortu egin bear da, konponketa lanean espezialistak gerala, or bai.

Baiña ea askotan errezagoa ez dan gauzak berak egitea konpontzea baiño pentsa dezagun....

Dana dala, Kijote-ren bokazioaren jabe gera-ta eztago zeregiñik: (...).